miércoles, 12 de enero de 2011

jueves, 21 de mayo de 2009

KLIK PROGRAMAREN HEDAPENA



Klik programaren jarduerak oso azkar hedatu dira Katalunia osoko Lehen Hezkuntzan, estatu espainiarrean ere erabiltzen dira eta bere mugetatik at ere erabiliko direla dirudi. Programa hainbat hizkuntzatara itzuli da, eta Katalunian bezala, Lehen Hezkuntzako programa erabilien bihur liteke. Artikulu honetan programa horren garapenetako bat aztertzen da eta ikastetxeetan izan duen arrakastaren zergatiak azaltzen dira. Egindako analisia Bartzelonako Lehen Hezkuntzako ikastetxe batean burututako ikerketa zabalago baten barruan kokatzen da (Bosco, 2000). Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala

Hurbilpen labur bat Klikera

Klik programa informatiko bat da eta bere ezaugarri nagusia, aurretik erabakitako oinarrizko eredu batzuetatik abiatuta, jarduera hezitzaileak sortzea da. Abantailetako bat honakoa da: jarduera horien edukiak eskola curriculumeko alderdi guztiak barne hartzen dituela. Izatez, ia arlo guztietarako aplikazioak daude.

Modu laburrean esanda, jarduera horiek honako eredu hauek barneratzen dituzte:buruhausgarriak, elkarketak, letra zopak, gurutzegramak eta testu ariketak. Buruhausgarriak, letra zopak eta gurutzegramak hitz horiekin beraiekin ezagutzen ditugun ohiko jokoak dira. Hartzailearen arabera zailagoak edo errazagoak izan ohi dira eta normalean zailtasun txikienetik handiagorako ordenean aurkezten dira. Elkarketetan, ematen den aginduaren arabera, bi taula desberdinetako edukiak ordenatu behar izaten dira. Taula horietako lauki kopurua berdina izan daiteke(ikus 2. irudia), edo konplexuagoa denean, jatorrizko taulako laukiak taula hartzailean laukirik gabe geldi daitezke edo bi lauki lauki berberarekin lotuta geldi daitezke. Elkarketa ekintzen barruan informazio pantailak ere sartzen dira. Izenak berak dioen bezala, informazioa aurkeztu baino ez dute egiten(ikus 1.go irudia). Ondoren datozen jarduerak aurkezteko balio dute. Informazio pantailen edukia testua, irudia, zenbakiak eta abar izan daitezke. Azkenik, erantzun idatzia izeneko jarduerak daude. Testua sartuz erantzuten dira eta, horretarako, ordenagailuaren teklatua erabiltzen da. Hainbat ariketa mota daude: hutsuneak bete, testuak osatu, hitzak identifikatu, hitzak ordenatu, paragrafoak ordenatu... Baina oinarria berbera da guztietan: galdera bati erantzuteko hitzak edo testua sartzea, aukeratzea edo aldatzea.1

Lehen esan bezala, oinarrizko eredu honek curriculumeko arlo guztietako jarduerak garatzeko aukera ematen du. Programa honen balio hezitzailea baloratzeko, Matematikarako egindako jarduera pakete bat aztertu zen. Arlo horrek 5. eta 6. mailako curriculumeko eduki garrantzitsuak biltzen ditu. Azterketak Kemmis-en (1977) kategorietan oinarrituz egin ziren (artikulu honetan aurrerago azalduko dugu eskematikoki).




lunes, 18 de mayo de 2009

sábado, 25 de abril de 2009

REMOVE (Delacrew-ren filma)



INTERESGARRIA OSO!!!
Delacrew-ren bideo honek IKTen beste aurpegi bat erakusten digu.
Informazioaren gizartearen garai honetan IKTak inoiz baino eskurago ditugu eta interneteko konexioa dela eta edota, mobil eta GPS-en erabilpena, inoiz baino askeagoak sentitzen gara . Badirudi inork ezin gaitzakeela kontrola. Gure deiak pribatuak dira, gure telefono pertsonaletik (mobila) burutzen baititugu, nahi dugun tokitik, nahi dugun unean.Edonora joan gaitezke edonoren laguntza gabe GPS-a erabilita eta erosketak egin nahi izatekotan edota musika entzun, pelikula bat ikusi,..ez dugu zertan etxetik atera, nahikoa dugu internet etxean izatea. Horrez gain gure inguruko munduarekin harremanetan jar gaitezke nahi dugun unean e-mail, Facebook, txenty, chat, etab erabilita; Ez al da zoragarria?
Zoragarria litzateke bai, guztiz zoragarria egia balitz.
Egun, inoiz baino kontrolatuagoak gaude gure telefono, GPS, interneteko konexioa eta beste hainbeste teknologia berri direla eta, hauek emititzen dituzten seinaleak direla eta. Horrez gain, internet bidez gure datu pertsonalak, interesak, gustuak.. behin eta berriz transmititzen ditugu inungo ardurarik gabe, baina datu hauek merkataritzarako erabiltzen dira: saldu eta erosi.
Egia esan nik neuk naiz eta honen berri izan, nahiago dut honetan gehiegi ez pentsatzea. Badakit sistemaren barne aurkitzen naizela, honek arrapatuta naukala baina, gizartearen gehiengoa bezalaxe, horrela bizitzera ohitu naiz eta askotan erosotasunagatik agian edo hau aldatzeko egin beharreko esfortsu handiagatik nahiago izaten dut begiak itxi eta aurrera jarraitzea, sistemak duen informazio guztia niretzako arrisku argia bihurtzen ez den bitartea. Espero honen kontra altzatzeko momentua ailegatu ezkero, beranduegi ez izatea !!!

lunes, 23 de marzo de 2009

GAURKO LANA

Hamentxe gaude froga eta froga gure bloga nola osatu ikasten

lunes, 9 de marzo de 2009

Tim O´Really


Irlandar hau, Cork-en jaio zen 1954ean. O´Really Media argitaletzearen sortzailea dugu eta Software askearen bultzatzailea.
Web 2.0aren autoreetako bat da eta Perl hizkuntzaren garapenean parte hartu du.
Nahiz eta bere garaian Harvard unibertzitatean literatura klasikoa ikasi zuen, laster informatiukaz interesatzen hasi zen.

TEKNOLOGIA BERRIAK HAUR HEZKUNTZAN

Eskola gizartearen isla izan behar duela betidanik argi izan dugu, azken finean eskolaren helburuetako bat, garrantzitsua oso, gizarteratzea baita. Egun teknologien gizartean guztiz murgilduta gaude, gero eta ikasle gehiagok dute ordenagailu bat etxean eta haur hezkuntzako umeentzat ordenagailua ez da bat ere tresna arrotza. Hortaz, haur hezkuntzan zergatik erabiltzen dute hain gutxi ordenagailua? Gero eta ikerketa gehiago egiten dira gai honen inguruan, ordenagailuen erabilpenaz, irakasleen ezagutzaz gaiaren gainean, etab. Hala bada, zer edo zergatik izango!!