sábado, 25 de abril de 2009

REMOVE (Delacrew-ren filma)



INTERESGARRIA OSO!!!
Delacrew-ren bideo honek IKTen beste aurpegi bat erakusten digu.
Informazioaren gizartearen garai honetan IKTak inoiz baino eskurago ditugu eta interneteko konexioa dela eta edota, mobil eta GPS-en erabilpena, inoiz baino askeagoak sentitzen gara . Badirudi inork ezin gaitzakeela kontrola. Gure deiak pribatuak dira, gure telefono pertsonaletik (mobila) burutzen baititugu, nahi dugun tokitik, nahi dugun unean.Edonora joan gaitezke edonoren laguntza gabe GPS-a erabilita eta erosketak egin nahi izatekotan edota musika entzun, pelikula bat ikusi,..ez dugu zertan etxetik atera, nahikoa dugu internet etxean izatea. Horrez gain gure inguruko munduarekin harremanetan jar gaitezke nahi dugun unean e-mail, Facebook, txenty, chat, etab erabilita; Ez al da zoragarria?
Zoragarria litzateke bai, guztiz zoragarria egia balitz.
Egun, inoiz baino kontrolatuagoak gaude gure telefono, GPS, interneteko konexioa eta beste hainbeste teknologia berri direla eta, hauek emititzen dituzten seinaleak direla eta. Horrez gain, internet bidez gure datu pertsonalak, interesak, gustuak.. behin eta berriz transmititzen ditugu inungo ardurarik gabe, baina datu hauek merkataritzarako erabiltzen dira: saldu eta erosi.
Egia esan nik neuk naiz eta honen berri izan, nahiago dut honetan gehiegi ez pentsatzea. Badakit sistemaren barne aurkitzen naizela, honek arrapatuta naukala baina, gizartearen gehiengoa bezalaxe, horrela bizitzera ohitu naiz eta askotan erosotasunagatik agian edo hau aldatzeko egin beharreko esfortsu handiagatik nahiago izaten dut begiak itxi eta aurrera jarraitzea, sistemak duen informazio guztia niretzako arrisku argia bihurtzen ez den bitartea. Espero honen kontra altzatzeko momentua ailegatu ezkero, beranduegi ez izatea !!!